eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Zerbitzuak

Proiektuen garapena

"Proiektu eta zerbitzuen teknodibertsitatea."

Gure jarduera, alor eta sektore desberdin askotara zabaltzen da: hirigintza soziala, sozio-ekonomia, soziolinguistika, formazioa, kultura, gizarte ongizatea, gazteria, genero berdintasuna, komunikazioa eta marketinga, garapen iraunkorra, gizarte iritzia eta merkatu ikerketak.

Proiektu bakoitzean, jatorri desberdineko informazioarekin lan egin ohi da eta horren baitan, baliabide eta teknika metodologiko desberdinak erabiltzen ditugu.

Gure proiektuen funtzionaltasuna eta erabilera moduak ere anitzak izan daitezke: informazio funtziorako izan liteke oso erabilgarria, baita oinarrizko analitika lanerako ere, analitika aurreraturako, diagnostikorako, planifikaziorako (plangintza estrategikoak, bideragarritasun planak, marketing planak eta komunikazio planak), prospekziorako eta eszenategien definizio nahiz sorkuntzarako, erabakiak hartzeko, motibazioa landu eta sustatzeko, aholkularitzarako, eragileen dinamizazio eta kudeaketarako, esperimentaziorako eta berrikuntzarako.