eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Zerbitzuak

Eskainitako zerbitzuak

"Osoa eta integrala da egiten dugun eskaintza."

Ikerketa eta aholkularitzarako egitasmoak, neurrira egindakoak eta ikuspegi integral batetik bideratutakoak izaten dira: proiektu bakoitzaren funtzionaltasunerako beharrezkoak diren lan eginkizun guztiak, bere osotasunean aurrera eramaten ditugu. Ondorioz, jarduten garen lan eremuetan adituak gara ondorengo zerbitzuak eskaintzerakoan:

  • Proiektuen diagnostiko, planifikazio, egikaritza, jarraipen eta kontrol lanetarako aholkularitza zerbitzuak: ideia, pertsona edota eragile eta baliabideen arteko erlazioa optimizatzeko lan egiten dugu.
  • Dokumentazio edo kabinete mailako ikerketa: Siadecoren esperientzia eta ibilbide profesional luzeari esker, dokumentuen artxibo zabala daukagu eta azterlan konparatiboak, bilakaera azterketak edota prospekziorako ikerlanak egiterakoan, balio handiko erabilera duen materiala daukagu.
  • Zuzeneko informazioa biltzea helburu duten landa lan kuantitatibo eta kualitatiboak, teknika desberdinak erabiliz: zuzeneko behaketa, inkestatze prozesuak (pertsonalak, telefono bidezkoak, elektronikoak), elkarrizketa sakonak, talde dinamika eta teknika desberdinak,...eta abar.
  • Informazioaren azterketa eta ustiaketa: datu oinarri eta aplikazio informatikoen kudeaketa, informazioaren antolaketa eta bere baliozkotzea; dagozkien babes, sarbide eta kontrolerako neurri guztiak aplikatuz.
  • Informazioaren zabalpenerako eta komunikaziorako estrategiarik kreatiboenen diseinua eta egikaritza, bai egitasmo batean jarraitutako prozedurei buruzkoa eta baita lortutako emaitzei buruzkoa ere.
  • Eragile sozioekonomikoen kudeaketa eta dinamizaziorako aholkularitza espezializatua, egitasmoen aplikazio faseetarako.