eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Lege Oharra

Web orri honen jabetza SIADECOrena da, enpresaren inskripzio zenbakia 15.441 izanik "Unión Nacional de Cooperativas Industriales"-eko Erregistro Merkantilean, IFK zenbakia F-20031365 eta egoitza soziala Donostiako (P.K. 20.018) Berio Pasealekua 11n.

Erabilerarako baldintzak

Siadecok ez du web orrialde honetan agertutako informazioaren erabilera okerretik, desegokitik edo ez legaletik eratorritako inolako erantzukizunik hartzen. Ez eta bere Internet-eko orrialdeetan agertzen diren datuen edo informazioaren egiazkotasun faltatik, edo osatua, eguneratua edo zehatza ez izatetik eratorritako erantzukizunik ere.

Siadecoren websiteak, kontrola ezin dituen beste erakundeetako orrialdeetara loturak eskaintzen ditu. Hori horrela, Siadecok ez du beste erakundeetako orrialdeetan ager daitekeen edukiaren gaineko inolako erantzukizunik hartzen. Siadeco edo bere lizentzia emaileak dira website honetan agertzen diren testu, irudi, soinu, animazio, eta gainerako edukien jabe bakarrak. Galarazita dago horiek transmititu, banatu, utzi, erreproduzitu, gorde edo publikoki komunikatzea-osorik edo zati batean-bere berariazko baimenik gabe.

Datuen babesa

Siadecoren orrialde edo zerbitzuren batetara sartzeko, izaera pertsonaleko datuak jasotzea beharrezkoa balitz, datu horiek Izaera Pertsonaleko Datuen Babesaren inguruan indarrean dagoen araudiaren arabera erabiliko lirateke. Bezeroak, datu horiek ematerakoan, berariazko baimena ematen dio Siadecori, bezeroen zerrenda eta eskainitako zerbitzuaren prestazioa hobetzeko helburua duen eta bere jabetzakoa den fitxategi informatiko batean datu horiek txertatzeko.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko indarrean dagoen araudiak aurreikusitako kasuetan izan ezik, datuok ez dira inoiz aztertuko edo hirugarren batzuei pasako, ukitutako pertsonaren berariazko baimenik gabe.

Datuak eskuratu, zuzendu edota deuseztatzeko afektatuak duen eskubidea gauzatzeko, siadeco@siadeco.net helbide elektronikoan edo honako helbidean egin lezake : SIADECO, Berio Pasealekua 11, 20018 Donostia GIPUZKOA.