eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Lan modua

Teknika eta analisiak

"Errealitate berriak sortzen laguntzen dugu."

Gure lehengaia informazioa da, bai ikerketa aplikaturako eta baita aholkularitza lanerako ere; informazio hori zeharkakoa (dokumentala) edota zuzenean geuk jasotakoa izaten da. Zuzeneko informazioak, informazio gisa existitzen ez den errealitatea izanik, modu teknikoan sortu eta tratatzea eskatzen du.

Zuzeneko informazioa bildu eta berau aztertzeko metodo eta tekniketan espezializazio maila altua du Siadecok; informazioa bildu eta aztertzeko teknika aurreratuenekin lan egiten dugu:

  • Esperimentazioa.
  • Zuzeneko behaketa (partehartzailea edo ez).
  • Unibertso osoari edo lagin bati zuzendutako inkestatze prozesu desberdinak.
  • Hainbat teknika kualitatibo, elkarrizketa pertsonalak eta talde teknikak esaterako.
"Berrikuntzarako, ikerketarako teknikarik aurreratuenak erabiltzen ditugu."

Zuzenean jasotako informazioa aztertzeko, bi analisi modu nagusi erabiltzen ditugu, beti informazio bilketarako erabilitako teknika eta informazio horren trataera nahiz analisirako hardware eta softwarearen arabera:

  • Kuantitatiboak: estatistika deskriptibotik hasi eta aldagai anitzeko analisi konplexu eta aurreratuenetarainoko metodo estatistikoak erabiltzen ditugu.
  • Kualitatiboak: gaiaren araberako analisiak egiten dira, motibazioetan oinarritutakoak, atributukakoak eta bere frekuentzienak, eduki semantikoen azterketak, intentsitate mailaren araberakoak, ekintzarako prozesuenak, estimulurako galderen erantzunetan oinarritutakoak, eta abar;sormen handieneko teknika proiektiboak aplikatzen ditugu.

Gutxi asko, helburu estandarreko proiektuetan, marketing arlokoetan edo merkatu ikerketetan esaterako, oso konkretuak diren prozedura analitikoak eta teknikak erabiltzen dira; adibidez: merkatu prospekzio eta segmentaziorako ikerketak, erosketarako motibo eta frenoak ezagutzeko ikerketak, komunikazio arloko aurre-testak eta post-testak, produktu-testak, asebetetze ikerketak,...