Siadeco

Informaziotik ezagutzara,
eta ezagutzatik ekintzetara

Gizarte-ikerketa aplikatuan adituak gara


ZERBITZUAK

Informazioa jaso egiten dugu Siadecon, gizartearen hainbat esparru aztertzeko, interpretatzeko eta horietan esku-hartzeko helburuarekin. Horretarako, proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera moldatzen ditugu metodologia eta teknikak.

Metodologia


Metodo zientifikoan oinarritzen dugu gure lana, eta proiektuaren arabera moldatzeko malgutasunez jokatzen dugu. Beharrak kontuan hartuta, metodologia kuantitatiboak, kualitatiboak edo mistoak aplikatzen ditugu.

Teknikak


Informazio zuzena jasotzen espezialistak gara Siadecon, baita hura lantzen, ustiatzen eta aztertzen ere. Horretarako, ondorengo teknikak baliatzen ditugu, besteak beste: inkestak, elkarrizketa pertsonalak, talde-dinamikak…

Gizarteko hainbat esparrutan aritzen gara


Ondorengo arloak lantzen ditugu gure proiektuetan: sozioekonomia eta garapen iraunkorra, soziolinguistika eta hizkuntza-aniztasuna, kultura eta sormena, ongizatea eta gizarte-iritzia.

Enpresa

Siadeco S.Coop.L 1967an sortu zuen esparru ezberdinetan zebilen pertsona-talde batek. Behar komun bati erantzutea izan zuten xede: gero eta konplexuagoa zen errealitatea ziurtasunez interpretatzea eta irtenbideak bilatzea helburu, eremu sozialean eta ekonomikoan informazio operatiboa sortzeko beharrari, hain zuzen.

Lantaldea

Hasierako bide horri jarraipena emanez, diziplina ezberdinetako pertsonek osatzen dugu gaur egungo lantaldea eta komunitatearekiko zerbitzura lanean dihardugu, testuinguru bakoitzeko errealitatera egokituz. Gainera, esku artean ditugun proiektuen arabera, profesional, entitate eta enpresa kolaboratzaile espezializatuekin elkarlanean aritzen gara.


OHIKO GALDERAK

Zer da gizarte-ikerketa aplikatua?

Gizarte-ikerketa aplikatua errealitateko arazo zehatzak ulertzea eta horiek konpontzen laguntzea helburu duen ikerketa-mota da. Praktikara bideratuta dago: erabakiak hartzeko baliagarriak diren emaitzak eskuratzea bilatzen baitu.

Askotariko lanak egiten ditugu:

  • Gizarte-diagnostikoak
  • Plan estrategikoak
  • Inkestatze-prozesuak eta landa-lanak
  • Parte-hartze prozesuak
  • Merkatu-ikerketak eta bideragarritasun-planak
  • Politika publikoen ebaluazioa
  • Proiektu sozial pertsonalizatuak

Gure ikerketak ondorengo arloetan kokatzen dira:

• Sozioekonomia eta garapen iraunkorra
• Soziolinguistika eta hizkuntza-aniztasuna
• Kultura eta sormena
• Ongizatea eta gizarte-iritzia
• Beste edozein gai sozial

Siadecoren bulegoa ondorengo helbidean dago: Berio Pasealekua, 11, 20018 Donostia, Gipuzkoa. Nolanahi ere, beste lurraldeetan lan egiten dugu proiektuak hala eskatzen duenean.

  • 60 urteko esperientzia
  • Izaera kooperatiboa eta komunitateari zerbitzua ematea
  • Beste edozein erakunderekiko, entitaterekiko edo enpresarekiko independentzia
  • Metodo zientifikoan oinarritutako lana
  • Diziplinartekotasuna eta balioaniztasuna
  • Hizkuntzaren eta generoaren ikuspegia zeharlerrotasunez txertatzea proiektu guztietan

Bai, noski. Jarri gurekin harremanetan eta zure beharretara egokitutako proposamen bat prestatuko dugu.

Ezagutza sortuz eta partekatuz, irtenbideak ematea dugu xede