eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Revue

Informations

Tourner

Gasteizko aisialdi eta kirol esparruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko erakundeen mapa egin du Siadecok

30-10-2014

Gasteizko aisialdi eta kirol esparruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko erakundeen mapa egin du Siadecok
Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak eskatuta, Siadecok lagin adierazgarri bati loturiko mapa bat burutu du: 12 aisialdi eta kirol enpresa, 9 aisialdi elkarte eta talde, 15 guraso elkarte, 9 kirol federazio eta 25 kirol klub edo elkarte. Guztira 69 erakunde.

Proiektuan lantzen diren alderdi nagusiak ondorengoak dira:

  • Erakundeetako zuzendaritzako kide, bazkide/kide, begirale, hezitzaile eta entrenatzaileen hizkuntza gaitasuna.
  • Euskararen presentzia ikus-entzunezko paisaian, eta baita erakundeen barne- zein kanpo-komunikazioetan (idatzizko zein ahozkoetan).
  • Euskararen egoera erakundeek antolatzen dituzten jarduera ezberdinetan.
  • Euskararen sustapenarekiko jarrera: interesak, indarguneak, ahuleziak eta erronka nagusiak.
  • Gasteizko Udalak euskara sustatzeko eskaini ahal dituen zerbitzuen inguruko erakundeen jarrera.