eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Revue

Informations

Tourner

Gipuzkoan mendekotasunari aurre egiteko banatzen diren prestazio ekonomikoen inguruan Siadecok egindako artikulu bat argitaratu da Zerbitzuan aldizkarian.

03-02-2014

Gipuzkoan mendekotasunari aurre egiteko banatzen diren prestazio ekonomikoen inguruan Siadecok egindako artikulu bat argitaratu da Zerbitzuan aldizkarian.

Artikulu hau 2012an Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuarentzat egindako ikerketa batean oinarritzen da. Bertan mendekotasunaren balorazioetan zerikusia duten prestazio ekonomikoen eraginaren azterketa kualitatiboa egin da. Lehenengo, azterketa objektua aurkezten da, Gipuzkoan emandako prestazio ekonomikoak eta horietan inbertitutako baliabideak kuantifikatuz. Horrez gain, prestazio horien onuradunek osatzen duten kolektiboaren ezaugarri nagusiak aztertzen dira. Ondoren, honakoak aztertzen dira: prestazio horiek bestelako programa eta gizarte-zerbitzuekin uztartzeko modua, onuradunengan nahiz beren familiengan duten eragina, eta zaintzaren kalitate eta autonomiaren sustapenaren inguruko ikuskapena. Amaitzeko, aztertu diren alderdiak hobetu eta optimizatzeko proposamena egiten da.

http://www.zerbitzuan.net/euskera/index.php