eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Revue

Informations

Tourner

Durangaldean jasangarritasun iraunkorrari loturiko hainbat lan kudeatu ditu Siadecok

19-12-2014

Durangaldean jasangarritasun iraunkorrari loturiko hainbat lan kudeatu ditu Siadecok

2013 eta 2014 urteetan zehar bideratu diren lanek bi ildo nagusi jorratu dituzte. Batetik, Durangaldeko Merinaldearen Amankomunazgoak jasangarritasun iraunkorrerako zehaztua daukan Ekintza Planaren komunikazio eta egokitzapen lanak egin dira; eskualdean ingurumen, ekonomia eta gizarte mailako garapena modu orekatu eta integralean aurrera eramatea helburu, bideratzen diren ekintza eta jarduera guztien inguruko informazio zehatza biltzen du plan honek eta haren eguneraketa eta ezarpen mailaren balorazio lanak ere aurrera eraman dira. Bestetik, Durangaldeko Udaltalde 21eko kide diren udalerrietan Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planak eguneratu eta baloratu dira eta iraunkortasun irizpideak herritarren artean lantzeko partehartze foro irekiak garatzeko lanak ere burutu ditu Siadecok