eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Revue

Informations

Tourner

Siadecok Gipuzkoan bizikleta garraiobide gisa erabiltzeari buruzko ikerketa soziologikoa egin du

30-07-2014

Siadecok Gipuzkoan bizikleta garraiobide gisa erabiltzeari buruzko ikerketa soziologikoa egin du

Siadecok Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegituretarako Departamentuaren eskariz egin du ikerketa hau; bertan ondorengo alderdiak aztertu dira:

- Garraiobide ezberdinak eskura izateko aukera eta horien erabilera: biztanleriak eskura dituen garraiobideak, horiekiko arrisku sentsazioa, desplazamenduetako maiztasuna, eta bestelako garraiobideen erabiltzaile izatetik bizikleta erabiltzera pasatzea eragiten duten faktoreak.

- Gipuzkoako bizikletaren erabilera: bizikleta parkea, bizikletak gordetzeko lekua, lapurretak,bizikletan ibiltzen jakin ez arren ikasteko adierazitako prestutasuna, bizikleta desplazamenduen arrazoiketa, maiztasuna, etab.

- Garraiobide modura bizikletaren erabilera: erabiltzaile "kotidianoen" ezaugarri soziodemografikoak, bizikleta erabili aurretik erabiltzen zen garraiobidea, egindako distantzia eta denbora, kaskoaren erabilera eta bizikleta mota, eguraldiaren eragina bizikletaren erabileran, bizikletaren abantailak, etab.

- Bizikleta garraiobide modura ez erabiltzeko arrazoiak eta erabiltzeko interesa

- Garraiobide modura bizikleta erabiltzen duten pertsonen irudia

- Bizikletaren promozioa eta politika publikoak: garraiobide ezberdinen arteko elkarbizitza, zirkulazio araudiari loturiko alderdiak, bizikleta publikoen zerbitzua erabiltzeko interesa, automobilari espazioa kentzearekiko balorazioa, trafikoa baretu eta trafiko bolumena jaisteko neurrien balorazioa, bizikleta gehiago eta hobeto ibiltzeko alderdiak, bizikletaren promozioaren balorazioa eta Gipuzkoan horretara bideratutako baliabideen balorazioa.

- Proiektuaren ondorio nagusiak eta Gipuzkoan bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzeko ekintza nagusiak.