eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Vitrine

Stand 8: Egalité de genre

Tourner

Gizon eta emakumeen aukera berdintasuna sustatzearen inguruan, EAEko kooperatibek azaldutako sentsibilitatea eta jardunbide egokiak: Diagnostikoa eta Ekintza Plana

Année: 2000 - Client: Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseilua CSCE-EKGK

Gizon eta emakumeen aukera berdintasuna sustatzearen inguruan, EAEko kooperatibek azaldutako sentsibilitatea eta jardunbide egokiak: Diagnostikoa eta Ekintza Plana

Egitasmo honetan, EAEko kooperatibek, gizon eta emakumeen aukera berdintasuna sustatzearen inguruan azaldutako sentsibilitate eta jardunbide egokien inguruko diagnostikoa egiten da. Horixe baita, esparru honetan sumatutako ahuleziei aurre egiten saiatuko diren proposamen sorta eta jarduera plan komunikatiboa diseinatzeko eman beharreko lehen urratsa.

Diagnostiko honetan, besteak beste honakoak lantzen dira:

  • Enplegu politikak eta praktikak langileen hautaketan.
  • Prestakuntzan erabilitako baliabideak.
  • Lan bazkide berrien txertatzea eta kooperatibaren barne promozioa.
  • Barne eta kanpo komunikazio-kanaletan erabilitako hizkuntza.
  • Emakumezkoen eta gizonezkoen parte hartzea kooperatibaren organoetan.
  • Erakundeek eskainitako programen ezagutza maila eta eragina.
  • Aukera berdintasuna sustatzeko plan baten interes maila eta bideragarritasuna kooperatiban.

Egitasmo honetan, EAEko kooperatibetan gizonezkoen eta emakumezkoen aukera berdintasuna sustatzeko ekintza plana ere diseinatzen da. Plan horrek, honako alderdiak lantzen ditu:

  • Planaren helburu orokorren aurkezpena.
  • Planaren ezaugarriekiko hurbilpena, eta planak printzipio kooperatiboekin duen lotura.
  • Plana nori zuzenduta dagoen nagusiki: Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseiluari (aurrerantzean CSCE-EKGK) eta kooperatibei beraiei.
  • Planaren planteamendua, eta honako alderdiekin duen lotura: CSCE-EKGK-ren funtzioak, eta kooperatibetan gizon eta emakumeen aukera berdintasuna sustatzeko prozesu baten hasiera.
  • Kooperatibetan aukera berdintasuna sustatzeko motibazio eta oztopo nagusien aurkezpena.
  • CSCE-EKGKk eta kooperatibek beraiek aurrera eraman beharreko planaren helburuak eta ekintzak: lehentasun maila, bideragarritasuna, epeak eta izan dezakeen eragina zehaztuz.
  • Ekintza positiboen ebaluazioa egiteko oharrak.

Visiter web du client