eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Aldizkaria

Argitalpenak

1997

EAE-ko kontsumoko plan estrategikoa: proposamenak

Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak argitaratuta, Siadecok egindako laburpen dibulgatiboa da. Bertan, Europako, Estatuko eta EAEko kontsumo politikarekiko hurbilketa sistematikoa egin ondoren, ondorengo esparruekin loturiko jarduera proposamenak zehazten dira: informazioa, prestakuntza, merkatuaren kontrola (ikuskaritza eta zigorra), auziak eta justizia alternatiboen garapena (bitartekotza, sistema arbitrala), justizia arruntera heltzeko aukera eta arauen garapena. Horrez gain, ekintza estrategiko hauek, kontsumo eragile nagusien artean nola banatu proposatzen da.

1997

EAEko lan merkatuan emakumeek duten partehartzeari buruzko diagnostikoa eta jarduera-proposamenak

Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa den Emakumearen Euskal Erakundeak (EMAKUNDE-k) argitaratua, Siadecok burututako dokumentua, txosten osatuago eta zabalago baten laburpena da. Hiru zatitan egituratuta dago: lehenengoan, EAEko lan merkatuan emakumeek duten partehartzeari buruzko barne-azterketa egiten da; bigarrenean, partehartzea kanpotik baldintzatzen duten faktoreak aztertzen dira, bere mehatxuak eta aukerak. Honela: lan-erreformek, lan-kontratu mota desberdinetan eragindako aldaketak, lana sustatzeko neurriak, langabeziaren babeserako neurriak, ekintza positiboak, lan-harremanetan oinarritutako sexu diskriminazioari buruzko Auzitegi Konstituzionalaren eta Europar batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia, eta negoziazio kolektiboa. Azkenik, hirugarren zatian, aztertutako faktore bakoitzarekin loturiko proposamenak egiten dira.

1996

Euskaldunak eta euskarazko kontsumoak

Siadecok, Euskaldunon Egunkariaren eskaerari erantzunez, egunkari horren inguruko merkatu-ikerketa zabal bat burutu du Euskal Herrian.

Unibertso bera oinarritzat harturik, AEK, Gabriel Aresti, Bilbo Zaharra, Hitzez, IKA, Ilazki, Maizpide, Ulibarri, Urrats eta Juan Mateo Zabala euskaltegiek eskaturik helduen alfabetatzeari buruzko azterketa burutu zen.

Bi lan horietan euskarazko kultur produktuen kontsumoari buruzko atal bat txertatu zen eta atal hori da hain zuzen ere Jakin aldizkariak argitaratutakoa.

1995

Donostiako Euskaldunon Gida 1995

Siadecoren koordinaziopean, Donostian euskaraz jaso zitezkeen zerbitzuak zeintzuk ziren eta non aurkitzen ziren ezagutzeko ikerlana bideratu zen 1995ean eta informazio horretaz baliatuz, "Donostiako Euskaldunon gida 1995" argitaratu zuen Donostiako Euskararen Udal Patronatuak. Besteak beste, kutxazain automatikoak euskaraz erabiltzeko urratsak eta aholkuak ere jasoak daude gida horretan.

1995

Bertsozaletasunari buruzko azterketa

Siadecok, Euskal Herriko Bertsolari Elkartearen eskaerari erantzunez, bertsozaletasunari buruz egindako ikerketa zabalaren laburpena da Jakin aldizkariak argitaratutakoa. Ikerketa honetan, bertsozaletasuna gertaera soziokultural gisa aztertu eta bere izaera konplexua kontuan hartuz, bertsolaritzaren jarduera eta ekintzak definitu eta planifikatzeko lagungarriak izan daitezkeen hausnarketak egiten dira.

Azterketa egiteko teknika kuantitatibo aeta kualitatiboak erabili dira: Euskal Herri osoko 1.200 euskaldun inkestatzeaz gain, mota-desberdinetako bertso saioen ikus-entzulegoa ere inkestatu zen (plaza librekoak, jaialdietakoak, lagunarteko edo bazkal/afal giroko bertso-saioetakoak), eta 6 eztabaida talde antolatu dira eragile soziokulturalekin.

Bertsolaritzak bere kultur proiektu propioa lantzea proposatzen du azterketak, eta proiektu horren diseinu eta definizioan kontuan hartu beharreko irizpideak lantzen ditu: proiektuaren oinarrizko osagaiak, eragile parte-hartzaileak, mezu-hartzaileak, mezua zuzentzeko bitarteko eta estrategiak,... Proiektu honek bertso-komunitateak bertsolaritzarekiko dituen espektatibak eta helburuak finkatzen lagundu eta helburu horiek lortzeko interbentzio-plana diseinatuko luke.

1995

Euskarak badu etorkinzunik. Getxoko azterketa soziolinguistikoaren laburpena

Getxoko Udalak editatutako argitalpen honetan, Siadecok Getxon egindako azterketa soziolinguistikoaren datu nagusien sintesia aurkezten da. Ikerketa hori Getxo osoko nahiz bertako eremu sozial desberdinetan jasotako zeharkako nahiz zuzeneko informazio bilketan eta azterketan oinarritzen da. Honako hauek dira argitalpen hau egituratzen duten eduki ardatzak: euskararen ezagupena Getxon; euskararen presentzia Getxoko gizarte bizitzan; Getxoko hiritarren iritzi eta jarrerak euskarari buruz; azken gogoeta.

1994

Empleo con apoyos en la C.A.P.V.

EHLABE (Asociación de Trabajo Protegido del País Vasco) erakundeak sustaturik, Siadeco eta ZEHARO erakundearen artean garatutako ikerlan baten argitalpena da, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Sailarena, 1994koa. Lan merkaturatze prozesuetan pertsona gutxituen bizi baldintzak normalizatzea helburu duten programak berritzen direnerako, oinarri teoriko bat emango zuen ikerketa bat eskuartean izatea lortu zen. Lehen zatian, laguntza indibidualeko enplegu eredua aztertzen da; bigarrenean berriz, ereduaren EAEko testuingurua aztertzen da (marko sozio-laborala, pertsona gutxituen kontratazioa eta dirulaguntza politika, lan ingurunea eta marko sindikala, hezkuntza markoa, familia ingurunea, finantza eta ekonomia eremua eta eredua sustatzen duten elkarte eta organismoak). Azkenik eta hirugarren zatian, ereduan esku hartzen duten elementuen analisia egiten da (hartzaileak eta figura profesional berriak). Argitalpen hau gaztelaniaz argitaratu zen.

1994

Euskara Lezon

Lezoko Udalak egindako argitalpen honetan, herriko euskararen egoeraren inguruan eta etorkizunari begirako lan-ildoen inguruan Siadecok egindako ikerketaren zertzelada nagusien berri ematen da. Aurkezpen eta sarreraren ondoren, honako hauek dira argitalpen hau egituratzen duten atalak: lehenagoko lezotarrak; euskararen presentzia edo erabilera Lezoko gizarte bizitzan; Lezoko herritarrak eta euskararen ezagupena; lezoarren euskararekiko iritzi eta jarrerak; etorkizunari begira.