eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Identitatea

Baloreak

"Egiazko arazoei, egiazko irtenbideak aurkitzen dizkiegu."

Errealitate sozial eta ekonomikoan hainbat arlotarako zereginak planifikatu, egikaritu eta ebaluatu nahi direnean, arriskuak murrizten laguntzen duten diagnostikoak egitea eta tratamenduak proposatzea izan da gure egitekoa betidanik.

Etengabeko hobekuntza eta berrikuntzarako filosofiarekin lan egiten dugu, bai gure giza baliabideei dagokienean eta baita informazio eta komunikaziorako teknologia berrien (IKTB) aplikazioari dagokionean ere.

Lan prozesu guztietan, eraginkortasun handienarekin aritzeko irizpideak erabiltzen ditugu; gure markak kalitate gorena ziurtatzen du eta jardunbide egokienekin eta operatibitate maila altuenarekin lan egitea lortzen dugu.

Solbentzia, fidagarritasuna eta sinesgarritasuna, gure eguneroko lanean, proiektuz proiektu aplikatzen ditugun irizpideak dira.

Gure balio erantsia altua da: gure proiektuei baloreak eransten dizkiegu.

"Elkarbizitzarako artearen zientzia lantzen dugu."

Gure enpresa proiektuaren baloreak pertsonalki nahiz profesionalki bizitzera orientatutako enpresa antolaketa eta dimentsionatze estrategia daukagu; leialak gara gure lemarekin, zenbat eta hobea, orduan eta hobea!

Siadecok egiten duen Ikerketa Aplikatuak, pertsona, komunitate, enpresa, erakunde eta abarrekiko gertaeren ezagupenari aurre hartzen dio eta giza taldeen ulermen eta ezagupenaren aurretik egon ohi da.

Gure konpromisoa, ikerketa aplikatua gizarte garapenaren zerbitzura egon dadin lortzea da. "Elkarbizitzarako artearen zientzia" deitzen diogun metodologia lantzen dugu. Komunikazioan esku hartzen duten elementuei, eta bereziki hizkuntzen arteko elkarbizitzarekin edo kode linguistikoekin zerikusia dutenei, berebiziko garrantzia ematen diegu.