eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Identitatea

Lan taldea

"Balore kooperatiboak dituen diziplina anitzeko lan taldea osatzen dugu."

Ikerketa aplikatua ezagutu, sentitu eta eginarazteko elkar komunikatutako lan taldea osatzen dugu. Diziplina desberdinetako profesional  kualifikatuen artean eratutako lan taldea osatzen dugu eta espezializazio maila altua dugu ikerketa sozial aplikaturako metodologia aurreratuenen diseinuan, nahiz neurrira egin beharreko aplikazioetan.

Lan kooperatiborako gure filosofiaren oinarrizko printzipioak dira:

  • Profesionaltasuna eta objektibotasuna ziurtatzeko ahaleginean beti zorrotz jokatzea.
  • Erabateko inpartzialtasuna, proiektuetan zenbaitetan egon ohi diren planteamendu interesatuekiko.
  • Solbentzia, hartutako konpromisoen aurrean behar bezala erantzuteko.
  • Jardunbide egokiak, komunikazioan, genero berdintasunean eta ingurumenarekiko.
  • Konpromisoa, landutako proiektu eta eskainitako zerbitzuen aplikazio praktikoa, bidezkoa izan dadin.

Kolaborazioak

Kolaboratzaile espezializatuekin lan egiten dugu Siadecon. Zuk ere izan nahiko bazenu, bidali zure datuak.

Kolaboratzaile berriak

Beste entitate eta enpresa espezializatuekin ere baditugu lankidetzak.