eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

6. Standa: Gizarte Ongizatea

Itzuli

Gipuzkoako Egoitza Soziosanitarioei buruzko ikerketa

Urtea: 2011 - Bezeroa: Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Egoitza Soziosanitarioei buruzko ikerketa

Siadecok Gipuzkoako Egoitza Soziosanitarioei (EES) buruzko ikerketa egin du, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailaren Gipuzkoako Zuzendaritzak egindako eskaerari erantzunez. Horretarako, ESSn egungo egoera aztertu eta arreta-ereduaren inguruko proposamenak osatu dira. Erabilitako metodologiak bi informazio-mota aztertu ditu: batetik, gaiari buruzko zeharkako informazioa eta bestetik, arreta-ereduan parte hartzen duten eragileengandik (Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Saila, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua eta ESSak) jasotako informazioa. Aztertutako alderdi batzuk ondokoak dira: gizarte eta osasun zerbitzuen arteko koordinazioa; sarrerak eta ESStako erabiltzaileen profilak; egonaldiak eta irteerako baliabideak; ESSn azpiegiturak eta pertsonala; erabiltzaile eta familien satisfakzio mailan eragiten duten alderdiak; arreta-ereduari begirako proposamenak eta orientabideak.

Bezeroaren webgunea bisitatu