eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

5. Standa: Soziokultura

Itzuli

EAEko kultura aurrekontu eta finantzaketa publikoaren estatistika

Urtea: 2010 - Bezeroa: Eusko Jaurlaritza

EAEko kultura aurrekontu eta finantzaketa publikoaren estatistika

Lan honen helburua jarduera eta baliabide kulturaletara zuzendutako aurrekontu publikoen inguruko informazioa ematea da, eta organismo publikoetan sortzen den enplegu kulturalari buruzko datuak ezagutaraztea.

Gastu kulturalaren inguruko informazio bilketa modu zuzenean burutu da administrazio publikoetan (administrazio autonomikoan, administrazio foraletan eta herri-administrazioetan), izaera kulturaleko organismo autonomoetan eta nagusiki euren jarduera kultura-esparruan garatzen duten eta administrazio publikoen parte hartzea %100ekoa den sozietate publikoetan. Datuak 2008 urteko aurrekontu likidatuei dagozkie (erreferentzia aldia urte naturala izanik).

Azpisektore kultural hauek aztertu dira: Ondarea eta Arkeologia, Liburutegiak, Artxiboak, Museoak, Antzerkia eta dantza, Musika, Ikusizko Arteak, Zinema eta ikus-entzunezkoak, Literatura eta edizioa, Kultura-ekintza, Bertsolaritza, Jaiak eta herri kultura, Zuzendaritza eta zerbitzu orokorrak eta Komunikabideak.

Bezeroaren webgunea bisitatu