eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

1. Standa: Soziourbanismoa

Itzuli

Loiola eta Martutene auzoetatik doan errepidea bulebar bihurtzeko dagoen egitasmoaren inguruan herritarren partaidetza prozesua diseinatzeko lan-koadernoa

Urtea: 2009 - Bezeroa: Gipuzkoako Foru Aldundia

Loiola eta Martutene auzoetatik doan errepidea bulebar bihurtzeko dagoen egitasmoaren inguruan herritarren partaidetza prozesua diseinatzeko lan-koadernoa

Proiektu hau Siadecok Donostiako Udalarentzat burutu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Kudeatuz egitasmoaren barruan.

Aurrez aurreko bilera presentzialen, fitxen osaketaren, dokumentuen balorazioaren eta abarren bidez Siadecoren eta Donostiako Udaleko Hiritarren Partaidetzarako Zuzendaritzaren artean aurrera eramandako prozesu komunikatibo-partehartzailearen ondorioz, Buloimar izeneko lan-koaderno bat egin zen. Dokumentu hau hauxe da: Loiola eta Martutene auzoetatik doan errepidea etorkizunean bulebar bihurtzeko dagoen aurreikuspenaren inguruan, bi auzo hauetako herritarren inplikazioa sustatzea helburu izango duen partaidetza prozesua diseinatu eta aurrera eramateko proiektua. Aipatu dokumentua ondorengo atalek osatzen dute:

- Testuingurua eta planteamendua.
- Proiektuaren sustatzaileak eta inplikaturiko eragileak (Loiola eta Martutenen hiritarren partaidetza instituzionala sustatzeko oinarrizko irizpideak zehaztea).
- Prozesuaren eta bulebarizazio proiektuaren helburuak eta motibazioak (bizi-kalitatea hobetzea).
- Proiektu orokorraren eredua eta faseak: parte hartze prozesuaren antolaketarako egituraren definizioa eta proiektuaren faseak.
- Diseinu metodologikoa, teknikak, ebaluaziorako adierazleak eta partaidetza-komunikaziorako tresnak.
- Faseak, epeak eta baliabideak.

Bezeroaren webgunea bisitatu