eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

6. Standa: Gizarte Ongizatea

Itzuli

Hernanin ekipamendu beharren inguruko diagnostikoa eta lehentasunak finkatzeko herritarren esperientzia partehartzailea

Urtea: 2009 - Bezeroa: Gipuzkoako Foru Aldundia

Hernanin ekipamendu beharren inguruko diagnostikoa eta lehentasunak finkatzeko herritarren esperientzia partehartzailea
Kudeatuz egitasmoaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu eta Siadecok gidatu eta koordinatutako proiektu hau, datozen urteetan Hernanin diseinatu eta gauzatu beharreko udal ekipamendu nagusia zein izan behar duen zehazteko baliatu nahi izan du bertako Udalak. Lehen fasea batean landu den proiektu honen helburua honakoa izan da: parte hartze prozesu ireki baten bidez herritarrek lehentasunezko 3 ekipamenduak zehaztea.

Prozesu honetan 3 saio parte hartzaile burutu dira:
- 1. saioa: garatu beharreko prozesuaren xedea azaldu eta gaur egungo ekipamenduek asetzen ez dituzten behar kolektiboen inguruko diagnostiko parte hartzailea.
- 2. saioa: beharrezkotzat identifikatutako ekipamenduen inguruko deliberazioa eta lehentasunezkotzat jotzen diren 3ak proposatzea.
- 3. saioa: aukeratutako lehentasunezko 3 ekipamenduen ezaugarri nagusien aurkezpena, azken kontrastea eta ekarpenak.
Herriko elkarte nahiz herritar guztiei irekia izan den prozesu parte hartzaile honetan honakoak izan dira aukeratu diren lehentasunezko 3 ekipamenduak: Kultur gune berri bat eraikitzea; Kiroldegia birmoldatu eta igerilekua handitzea; eta herriko plaza eta eremu publiko nagusiak eraberritzea (Gudarien Plaza, Tilosetako eremua, Atsegindiko Plaza)

Bigarren fase batean (proiektu hau bukatu ondoren) 3 ekipamendu horietatik premiazkoena zein den herritarrek erabakitzea nahi du Udalak horretarako antolatuko den herri kontsulta baten bidez.

Bezeroaren webgunea bisitatu