eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

5. Standa: Soziokultura

Itzuli

Eibarko kultura programazioan eta kultura ekipamenduetan parte hartzen ez duten biztanle multzoen inguruko esperientzia partehartzailea

Urtea: 2009 - Bezeroa: Gipuzkoako Foru Aldundia

Eibarko kultura programazioan eta kultura ekipamenduetan parte hartzen ez duten biztanle multzoen inguruko esperientzia partehartzailea

Eibarko Udalarentzat Siadecok gidatu duen proiektu hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Kudeatuz egitasmoaren barruan kokatzen da. Bere helburua, Eibarko Udalaren kultura programazioan eta kultura ekipamenduetan lau kolektibo konkreturen (gazteak, familiak, etorkinak eta baserritarrak) parte hartzea handiagoa ez izatearen arrazoietan sakontzea da. Hain zuzen ere, Portalea Kultur Etxea eta Coliseo Antzokia ekipamenduak eta hauetan antolatzen den agenda kulturala izan dira aztergai.

Metodologiari dagokionean, aipatu herritarren kolektibo desberdinetako ordezkariekin saio parte hartzaileak antolatu eta dinamizatu dira euren iritzi eta ekarpenak jasotzeko. Horrez gain, multzo horietako elkarte desberdinetako ordezkariekin osatutako informatzaile kualifikatuen panel batekin harremanetan jarri eta galdetegi erdi-egituratu baten bidez euren balorazio eta proposamenak bildu eta aztertu dira.

Ateratako ondorioetan oinarriturik, batetik, Udalaren eta aipatu kolektiboen arteko artikulazioa eta komunikazioa hobetu nahi da eta bestetik, biztanle-segmentu hauek programazio kulturalean duten parte hartzea areagotzeko zenbait alderdi egokitu edota berriak txertatzeko aukerak aztertu nahi dira.

Bezeroaren webgunea bisitatu