eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

10. Standa: Garapen Iraunkorra

Itzuli

Hiri-txirrindularitzari buruzko ikerketa Donostian

Urtea: 2008 - Bezeroa: Kalapie

Hiri-txirrindularitzari buruzko ikerketa Donostian

Kalapie Hiri Txirrindularien Elkartearen enkarguz, Siadecok hiri-txirrindularitzaren inguruko ikerketa burutu du Donostian.
Ikerketan honakoak aztertzen dira:

Donostiako hiri-txirrindularien eta beraien bizikleten inguruko azterketa. Txirrindulariei dagokionez, beren soslai soziodemografikoarekin loturiko alderdiak lantzen dira: sexuaren eta adinaren araberako banaketa, bizilekua, jarduerarekiko harremana eta ikasketa maila. Eta beren bizikleten inguruan, bizikleta gordetzeko erabiltzen den lekuaz, ekipamenduaz, eta bandalismo arazo eta lapurretez galdetzen da.

Hiriko desplazamenduetan bizikleta zein maiztasunez erabiltzen den aztertzen da eta zenbat denbora daraman maiztasun honekin erabiltzen; bizikleta erabiltzeko dituen oztopoak, desplazamendurako motibo nagusia, bizikleta erabiltzen hasi baino lehen erabiltzen zuen garraiobidea, eta bizikleta erabiltzeko arrazoi edo motibazio nagusiak zeintzuk diren ere galdetzen da.

Hirian txirrindulariek egiten dituzten desplazamenduen azterketa zehatza egiten da, orokorrean nahiz honako arrazoien arabera: lana, ikasketak, aisialdia, gestioak eta erosketak. Abiapuntua, helmuga, eta fluxuak, hain zuzen ere.

Bizikletentzako aparkalekuen inguruko azterketa: kopurua, hirian zehar duten banaketa, eguraldiarekiko duten babesa eta lapurreta eta bandalismo arriskuaren aurrean agertzen duten segurtasuna. Eta hiriko Bidegorri sarea ere aztertzen da: ibilbidearen luzera, segurtasuna eta erosotasuna, ibilbidearen azkartasuna eta erosotasuna, hiriko auzo desberdinen arteko konexioa, inguruko udalerrietako konexioa, seinalizatze bertikala, semaforoen maiztasuna, galtzadarekiko elkarguneak, zoladuraren egoera, ertzen txikitzea, eta oinezkoekiko, beste txirrindulariekiko eta motordun ibilgailuekiko bizikidetza.

Eta azkenik, hirian txirrindularitzaren mugikortasun politikarekin loturiko hainbat alderdirekiko hurbilpena egin da: Bizikleten Erregistroa, bizikleten mailegu zerbitzu publikoa eta Bizikletaren Behatokia. Horretaz gain, hiriko txirrindularitzaren hainbat alderdi hobetu beharraz ere iritzia jasotzen da, zehazki: azpiegiturak, informazioa eta sustapena hobetu beharraz.

Bezeroaren webgunea bisitatu