eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

6. Standa: Gizarte Ongizatea

Itzuli

Hernaniko landa eremuan eta baserrietan bizi diren 65 urte eta gehiagokoen, eta elbarritasunen bat duten pertsonen gizarte beharrak

Urtea: 2005 - Bezeroa: Hernaniko Udala

Hernaniko landa eremuan eta baserrietan bizi diren 65 urte eta gehiagokoen, eta elbarritasunen bat duten pertsonen gizarte beharrak

Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuaren gonbiteari eta ondorengo esleipenari erantzunez, Siadecok landutako egitasmoa da. Hernaniko landa eremuan eta baserrietan bizi diren 65 urte eta gehiagoko pertsonen edota elbarrituen behar sozialak ezagutzeko aukera emango duen informazio base zorrotz eta operatiboa eskuratzea da helburua.

Antzemandako beharrei erantzungo dieten neurriak planifikatu eta aurrera eramateko oinarrizko tresna behar du izan proiektu honek, aztertutako pertsonek jasoko dituzten oinarrizko zerbitzuak nahiz euren bizi-kalitatea hobetzen lagunduz

Ondorengo alderdien baitan gauzatutako egitasmoa izan da:

  • Aztertutako unibertsoa osatzen dute unitateen egoera zein den zehazki ezagutzeko aukera ematen duen datu oinarria. Honekin batera, jasotako datuak kontsultatzeko aukera eskaintzen duen aplikazio informatikoa.
  • Modu sistematikoan eta grafikoen bidez, bildutako emaitza nagusiak islatzen dituen txostena.
  • Egitasmoan erabilitako galdekizuna ere eskaintzen da, behar sozialak modu egituratu eta sistematikoan bildu ahal izateko tresna lagungarria baita.

Txostenaren edukia, ondorengo gaien inguruan egituratzen da: planteamendua, alderdi metodologikoak, lanaren balantzea (emaitzen aurkezpena), egitasmoaren kokapena (espazioan), etxebizitzaren identifikazioa eta familiaren ezaugarriak, etxebizitzaren kokapena eta etxebizitza mota, etxebizitzaren egoera eta ekipamendua, oztopo arkitektonikoak, garraioa, gizarte harremanak eta laguntza-beharra, bestelako bizitoki aukerak, erakundeen laguntza eta balorazioa, adinekoekin eta elbarritasuna duten pertsonekin bizi direnek dituzten beharrak, eta egoeraren balorazio orokorra.

Bezeroaren webgunea bisitatu