eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

4. Standa: Formazioa

Itzuli

Gipuzkoako Lurralde Historikoko hizkuntza normalizazio zerbitzuetako pertsonal teknikoari zuzenduriko Heziketa Plana

Urtea: 2004-2007 - Bezeroa: Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Lurralde Historikoko hizkuntza normalizazio zerbitzuetako pertsonal teknikoari zuzenduriko Heziketa Plana

Gipuzkoako hizkuntza normalkuntzako udal teknikariei laguntza eskaintzeko helburuarekin Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak Siadecoren laguntzarekin martxan jarritako programa da TEKNIKARI.

Proiektu aitzindaria kontsidera daiteke eta hasiera hasieratik du planteamendu berritzailea: aholkularitza zerbitzu integral bat eskaintzea; horrela, udaletako hizkuntza teknikarien laguntza teknikorako eskaerei erantzun eta aldi berean hizkuntza normalkuntzarako eraginkortasun irizpide eta parametro zientifiko-teknikoak ere modu egokian aplikatuz lan egin nahi izan da.

Hizkuntza normalkuntzarako garrantzitsuak diren ondorengo 5 funtzioei era integratu batean erantzuteko metodologia aplikatuz lan egin du Siadecok TEKNIKARI programarako:

  • Ikerketa aplikatua.
  • Komunikazioa eta sentsibilizazioa.
  • Heziketa.
  • Esperientzien kontrastea.
  • Informazioa eta aholkularitza.

Funtzio horiek betetzeko aplikatu prozesuak berriz ondorengo lauak:

  • Informazio bilketa.
  • Informazioaren trataera.
  • Informazioaren analisia eta irakurketa.
  • Erantzuna eta zabalpena.

Ideia, pertsona eta baliabideen arteko triangulazioa eginez, lan prozesuak martxan jarri eta 5 funtzioak modu integralean hein batean lortzera iristeko, guztira 7 lan ildo edo egitasmoren araberako lan programa du TEKNIKARI proiektuak (horietatik 5 udal teknikariei zuzenean eskainiak eta 2 Foru Aldundiarentzat garatutakoak): kiroletako lan mahaia, EBPN Gipuzkoako udalerrietan garatzeko aholkularitza teknikoa, hizkuntza normalkuntzarako esperientzia berrien laborategia, prestakuntza saio presentzialak, udal euskara teknikarien intranet sarea, ikerketa espezifikoak eta SORTUZ egitasmoa.

Bezeroaren webgunea bisitatu