eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Magazine

Publications

2014

Siadecok EAEko finantzaketa eta gastu publikoa kulturan estatistika egin du hirugarrenez

Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Euskal Behatokiak eskatuta EAEko finantzaketa eta gastu publikoa kulturan egin du Siadecok. Estatistikaren hirugarren edizioa izan da eta helburua EAEko herri‐administrazioak kulturan egiten ari diren ekarpen ekonomikoaren eta inbertsioaren panoramika eskaintzea da. Horretarako EAEko erakunde publikoen eta horien menpeko erakunde autonomo, sozietate publiko eta fundazioen kultura aurrekontuen azterketa sakona egiten da. Aurtengoa edizioan 2012. urteari dagozkion datuak aztertzeaz gain, datuen 2008-2012 urteen arteko bilakaera aztertu da.

2013

Kaixo! euskarri informatiboa

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak sustatutako "merkatari.net" egitasmoaren baitan, "Kaixo!" euskarri informatiboa diseinatu eta editatu da. Bertan, Donostiako 7 auzotako 10 kale komertzialetan kokatutako 544 establezimenduren egoera soziolinguistikoa aztertzeko, Siadecok 2012an burutu zuen proiektu pilotuaren emaitza nagusiak jasotzen dira modu sistematikoan.
Eskuorri formatua duen euskarri honetan informazio anitza dago: hizkuntzek komunikazio komertzialean duten garrantzia, establezimenduetako hizkuntzen ezagutza, merkataritza arloko hizkuntza paisaia edota euskararen erabilerari buruzko datuak establezimenduetan. Horrez gain, Donostiako Udalak establezimenduen esku jartzen dituen zerbitzuen inguruko informazioa ere ematen da, besteak beste: diru laguntzak, ikastaroen eskaintza, testuen itzulpena edota zuzenketa egiteko zerbitzua eta komunikazio komertziala hobetzeko tresnak.

2013

Siadecok EAEko kulturako finantzaketa eta gastu publikoaren inguruko bigarren estatistika egin du

Siadecok Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Euskal Behatokiaren eskariz EAEko kulturako finantzaketa eta gastu publikoaren inguruko bigarren estatistika burutu du. Estatistika honen helburu orokorra administrazio nagusiak egiten ari diren ekarpen ekonomikoaren eta kultura inbertsioaren ikuspegi osoa eskaintzea da. Estatistikaren bigarren edizio honetan 2010. urteari dagozkion datuak bildu dira EAEko administrazio publikoetan, zehazki administrazio autonomikoan, administrazio foraletan, herri-administrazioetan eta izarea kulturaleko organismo autonomoetan eta sozietate publikoetan. Gainera lehenengo aldiz datuen 2008-2010 urteen arteko bilkaera aztertu ahal izan da.

2013

Siadecok Usurbilgo Gidaren argitalpena koordinatu du

Siadecok Usurbilgo Gida egin du Usurbilgo Udala eta Hurbilago Usurbilgo Ostalari eta Merkatarien Elkartearen eskutik. Proiektu honek Usurbilgo interesgune eta saltoki nahiz zerbitzuei buruzko informazioa biltzen ditu.
Gidak ikuspegi bikoitza du: merkataritzari dagokiona batetik (Usurbilgo saltokien zerrenda eta Hurbilagokoak diren saltokien deskribapen fitxak ageri dira argazkitxo batez lagunduak), eta ikuspegi turistikoa, bestetik (herriguneko interesgune eta monumentu nagusiak ageri dira: Udaletxea, San Salbatore Eliza, organoa, Saroe Jauregia, Dema Plaza, frontoia, Jose Luis Zumetaren murala...). Gida hau Usurbilgo herriaren erakusleiho zabal berri bat da, Usurbilgo herriak dituen baliabideen erakusleihoa.

2012

mekatari.net-en zerbitzu katalogoa

Siadecok Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren merkatari.net proiektuaren zerbitzu katalogoa diseinatu eta editatu du. Katalogoa 2012ko apirilean zehar zabalduko da bisita pertsonalizatu bidez, ondorengo kaleetan kokatutako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan: Urbieta, Hondarribia, Garibai, Fermin Calbeton, Secundino Esnaola, Matia, Madrid, Antso Jakituna, Karmengo Andre Maria eta Larratxo. Katalogoak eskainitako zerbitzuak, honakoak: kanpoko errotulaziorako dirulaguntzak, euskara ikasteko dirulaguntzak eta ikastaro praktikoak, jendaurreko testuen doako itzulpen eta zuzenketa zerbitzua eta www.merkatari.net internet atarian, euskara erabili eta merkataritza komunikazioa hobetzeko eskainitako tresna guztiak.

2012

Zestoako merkataritza eta turismo gida

Zestoako merkataritza eta turismo gida diseinatu eta editatu du Siadecok. Bertan, herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduen eta alojamenduen inguruko informazioa emateaz gain, Zestoako baliabide turistikoak sustatu eta oinez egiteko moduko sei ibilbide deskribatzen dira: Balzola-Endoia, Agitta, Hondarbaso, Akoa Auzoa, Aizarna eta Iraeta.

2011

2011ko Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Ekobarometroa

Siadeco enpresak 2011ko Industria Ekobarometroa burutu du IHOBErentzat. Industria Ekobarometro honek ikuspegi analitiko berritzailea dauka orain arte egin diren Ekobarometroekin alderatuta; izan ere ingurumen-aldagaia enpresaren jardueran bertan, eta zehazkiago, enpresaren lehiakortasuna areagotzeko eginkizunean nola txertatzen den nabarmentzeko ahalegina egin da. 2011ko Ekobarometroa, horrenbestez, neurketa-tresna garrantzitsua da Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 Programaren arrakasta neurtzeko, zeren eta industriaren pertzepzioa aipatutako programa sustatu aurretik neurtu baita.